Zestafesta diseinu eta sormen topaketa bat da.
Punta-puntako hitzaldiez eta tailerrez gozatuko dugu,
eta amaitzeko, tokiko garagardoarekin topa egingo dugu.
Datorren maiatzaren 25ean, Hondarribiko
Itsas Etxea Auditoriumean ikusiko dugu elkar!
-
Egitaraua
-
HITZALDIAK
-
Andoni Beristain
Andoni Beristain 1989an Zumarragan jaiotako argazkilari, diseinatzaile grafiko eta arte zuzendaria da. Txikitatik liluratu izan dute formek eta koloreek, baita mundua behatzeak eta bertan egokitzeko (edo ez egokitzeko) ideiak ere. 14 urtez Bartzelonan bizi ondoren, Donostiara itzuli eta 3 urte daramatza bertan; izatez, bere lana ulertzeko funtsezkoak dira bere sustraiak. Une batzuetan showman samarra izaten da, haren profesio frustratua.
www.andoniberistain.com
@andoniberistain -
Isa Muguruza
Isa Muguruza ilustratzaileak hainbat arlotan garatzen du bere ibilbidea: Ilustrazio digitala, argitaletxea, moda... Haren estiloa mundu erreal eta imaginarioaren erdibidean oinarritzen da, eta estilo zoro eta koloretsu horri esker, honako marka hauekin kolaboratzea lortu du: Netflix, Vogue, Correos, Miu Miu, Adobe… Gainera, bere obra propioa sortu du eta lan hori, besteak beste, Milan, Madril eta Bartzelonan erakutsi du.
www.isamuguruza.com
@isamuguruza -
Bonita Estudio
Amaia de Diego eta Elena Andraiz dira Bonita Estudioaren sortzaileak, diseinu grafikoan eta arte-zuzendaritzan oinarritutako sormen-estudioa. Haien estiloak modernitatea eta tradizioa uztartzen ditu, tipografia eta kolorea funtsezko elementu gisa erabiliz. Estudioan espezializatuak dira irudi korporatiboan, editorialetan, webetan eta packagineko proiektuetan.
www.bonitaestudio.com
@bonitaestudio -
Pensando en blanco
Pensando en blanco diziplinarteko proiektua da eta marken eta proiektuen nortasun zeinuen ikerketan oinarritzen da. Ikerketa hori garatzeko hizkuntza bera erabiltzen dute diseinu grafikoan, zein produktu eta barne diseinuan. Egiten dituzten lanen artean ditugu marka estrategiak, aplikazio bisualak eta espazio zehatzen diseinuak, zeinetan pertsonak eta produktuak elkarbizi diren. Pensando en blancok gonbidapena luzatuko digu, irudiak, espazioak eta produktuak ezagutzeko eta horiez gozatzeko.
www.pensandoenblanco.com
@pensandoenblanco
-
-
TAILERRAK
-
AG Caligrafía
Neuland kaligrafia Ainhoa Gordorekin.
Hutsetik abiatuko gara Neuland kaligrafiako alfabeto bat kaligrafiatzen ikasteko. Tresna nagusi batekin egingo dugu, kasu honetan banbu kanabera izango da, eta pixkanaka norkberak bere letrak osatuko ditu. Behin ezaugarri orokorrak ikusita, modu adierazgarriagoan esperimentatuko dugu, hainbat tresna, dekorazio eta trazurekin.
www.agcaligrafia.com
@agcaligrafia -
Banaka
Kattalin Aguedarekin katilu zeramiko pertsonalizatua sortzeko tailerra.
Katilu zeramiko pertsonalizatua sortuko dugu.
Atximurka teknika erabiliko dugu gresa buztinari forma emateko eta katilua osatu ondoren, kolorea eta testura aplikatuko dizkiogu, engolak eta esgrafiatze-teknikak erabiliz.
www.banakaceramics.com
@banakaceramics -
Kulluxka
Hondartzarako poltsa sormena eta estanpazioa, Maore eta Libe Sagarzazuren eskutik.
Hondartzarako poltsa bat egingo dugu, dagoeneko sortutako eta moztutako patroi batekin. Motibo erraz batzuekin, kautxuzko zigiluekin eta oihaletarako tinta bereziekin estanpatutako patroiak sortuz.
@moremaore
@kulluxka
@kapenofical
-